Banan Coffee taldea azaroaren 26an hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2020ko aza. 18a, 09:00

Seme-alabak dituzten eta bananduta dauden emakumeek elkar ezagutzeko eta esperientziak partekatu ahal izateko helburuarekin sortu da taldea. Pasa den urriaren 29an bildu behar zen lehen aldiz, baina osasun egoera medio, azaroaren 26an izango da lehen elkartzea, 18:00ean Hogarreko lehenengo pisuan

Uneoro osasun prebentzio neurriak errespetatuko dira saioan. Ezin izango denez maskara kendu, kontrakoa erabakitzen den bitartean, saioetan ez da kaferik eskainiko. Parte hartu nahi duenak aurrez izena eman behar du bananzumaia@gmail.com helbidera idatzita.