Emakumeon* Etxeak II. Topaketa egingo du urriaren 3an

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2020ko ira. 24a, 16:05

Gai nagusia COVID-19a izango du. Parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea, irailaren 29a baino lehen. Partaide kopuruaren arabera erabakiko da lekurik egokiena, osasun neurriak errespetatu ahal izateko.

Goizeko 10:15ean Josebe Iturriozek hitzaldia emango du COVIDak emakumeengan izan dituen ondorioen inguruan, "Kolapso patriarkalari, konponbide transfeminista" izenburuarekin. 12:00etan, aldiz, tailer praktikoa eskainiko du Esti Curielek, egoera gogorrei aurre egiteko erabil ditzakegun umorezko estrategiak ikasteko. 

Izena emateko: zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com | 633432762