Emakumeon* etxea martxan da berriro

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2020ko ira. 1a, 12:32

Abuztuan atseden hartu ondoren, Zumaiako Emakumeon* Etxeak arreta eskainiko du berriro ere gaurtik aurrera. Astearte, asteazken eta ostegunetan izango da, 16:00etatik 20:00etara bitartean. 

Hainbat bide daude harremanetan jartzeko: e-mailez (zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidean), telefono edo whatsappez (633 43 27 62 zenbakian), edota instagram eta facebook bidez. Aurrez aurreko hitzordua nahi izanez gero, aldez aurretik eskatu behar da, eta Elkartearen aldibaterako bulegoan eskainiko da (Gizarte Zentroko, Hogarreko, bigarren solairuan).