Pandemiaren bizipenak (IX)

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2020ko uzt. 23a, 09:25

Pandemiaren bizipenak egitasmoaren baitan prestatuta daukagun azken publikazioa da gaurkoa. Eskerrak eman nahi dizkiegu, euren testigantzak eskainiz, hausnartzeko aukera eman diguten emakume guztiei. Krisialdiak eraldaketen jatorri izan daitezke, eta espero dugu oraingo honetatik ikasi eta bizitzak, zaintza eta guztion ongizatea erdigunean jarriz aterako garela.

Sarritan esan dugun bezala, Emakumeon* Etxearen proiektua irekia, partehartzailea eta anitza da. Azken egunotako bizipenak irakurriz, norbait bere esperientzia kontatzeko gogoz geratu bada, jar dadila harremanetan gurekin eta hitza emango diogu. Publiko egin nahi ez, baina arrazoiren batengatik bizitzen ari dena gurekin elkarbanatu nahi duen orori ere gonbidapena zabaldu nahi diogu. Hemen gaude, eta hemen jarraituko dugu.

Gure txalorik beroenak errekonozimendu txikia izanik ere egunero euren lanetan eta bizitzetan aurrera egiteko borrokan dihardutenei. Zuengatik lanean jarraituko dugu.

(Argazkia: Guillermo Latorre - Unplash)