Pandemiaren bizipenak (IV)

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2020ko uzt. 18a, 08:00

Malen Etxea elkartea emakume migranteen eskubide soziolaboralen alde lan egiteko sortu zen. Beste hainbat herritan bezala, Zumaian zerbitzua ematen du. Covidak ekarritako krisiaren ondorioez galdetu diegu. Hauxe da erantzun digutena:

Pandemiak sortutako krisiak zera eragin du: lehendik existitzen ziren desberdintasun estrukturalak (generoak, klaseak eta jatorriak definituak) areagotzea.

Urola Kostan, emakume migranteen %57 egoera administratibo irregularrean dago; %15 duela urtebete baino gutxiago bizi da hemen; eta erdiak lana gogoz bilatu arren, ez du aurkitzen.

Arazoaren oinarrian dago ezkutuko ekonomia eta oinarrizko giza eskubideak bereizten ez dituen jendartea. Larrialdi osteko egoera honetan, emakume migranteen egoera honela labur daiteke: lan esplotazioa, behartutako lana eta lan esplotaziorako pertsonen salerosketa. Egoera hau ikusten ari gara gure inguruan, eta ez dago kezka politikorik, ez eta instituzioen aldekorik ere.

Aipatutakoaren inguruan sakon aritu zen Silvia Carrizo, elkarteko kidea, Orioko Jabekuntza Eskolak antolatutako hitzaldian. Antolatzaileen youtube kanalean ikus daiteke hitzaldi osoa (gaztelaniaz).