Emakumeon* Etxearen udako ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2020ko uzt. 1a, 16:31
Gaurtik aurrera, Emakumeon* Etxeak udako ordutegia izango du. Uztailean, astearte eta ostegunetan 10:00-18:00 bitartean emango da arreta. Sare sozialen bitartez, whatsappez, telefonoz edota e-mailez izango da harremanetan jartzeko aukera, eta arreta presentziala nahi izanez gero, txanda eskatzeko aukera dago. Abuztuan, ez da zerbitzurik emango. 


Edozein arrazoi (ideiak proposatzea, esperientziak partekatzea, egoerak salatzea...) izan daiteke ona Etxearekin harremanetan jartzeko. Gogoratu e-mail helbidea zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com eta telefono zenbakia 633 43 27 62 direla.