Mari Luz Estebanekin online

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2020ko mai. 26a, 16:24

Ekainaren 9an Mari Luz Esteban antropologo eta poetarekin Andrezaharraren manifestua poema liburuaz hitz egiteko aukera izango dugu irakurle-taldeak eta Emakumeon* Etxeak elkarrekin antolatuta. Gizon zein emakumeentzat irekitako ekintza izango da.

Saio birtuala izango da. Honako loturan elkartuko gara esandako egunean arratsaldeko 18:00etan: https://meet.jit.si/ANDREZAHARRARENMANIFESTUA. Solasaldian parte hartzeko lotura horretan klik egin baino ez duzu (saioa baino bost minutu lehenago, ahal bada).