Bermeoko arraunlari beteranoen IV. topaketan izan dira Zumaiako beteranoak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Beteranoak 2023ko mar. 20a, 14:10

Arraunlari beteranoen IV. topaketa ospatu zen pasa den larunbatean Bermeon. Zumaiako beteranoek ez zuten hutsik egin eta estropadan eta ondorengo bazkarian parte hartu zuten.

Arraunlari beteranoak Bermeon (Bizkaia) elkartu ziren larunbatean, bertan ospatu zen IV. arraunlari beteranoen topaketan. Kirola egiteko aukera izan zuten, baita lagun artean bazkaltzeko ere. 

Hamabi ontzi aritu ziren lehian beteranoen estropadan, eta Zumaia zazpigarren izan zen. Estropada Mundakak irabazi zuen. Jarraian, bazkaria izan zuten herriko frontoian, eta hainbat pasadizu partekatzeko aukera izan zuten arraunlariek.