Bosgarren izan dira Zumaiako Beteranoak Hondarribian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Beteranoak 2023ko ots. 27a, 13:00

Hondarribiko XXIII. traineru jaitsiera jokatu zen pasa den larunbat arratsaldean. Bertan izan ziren Zumaiako beteranoak eta bosgarren postu on bat lortu zuten. 

Traineru estropada jokatu zen pasa den larunbatean Hondarribian, beteranoen, emakume seniorren eta gizon seniorren kategorian banatuta. Beteranoetan, Zumaiak bosgarren amaitu zuen estropada, Fortuna irabazlearen, Badok 13ren, Mundakaren eta Bilbao A-ren atzetik. 

Zumaiako arraunlari beterano batzuk Bilbao B traineruan aritu ziren, eta zazpigarren postuan sailkatu ziren.