Zumaiako beteranoak zortzigarren izan dira Kaikuren traineru jaitsieran

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Beteranoak 2023ko ots. 13a, 15:00

Kaiku arraun arraun elkarteak antolatutako traineru jaitsiera jokatu zen atzo Ibaizabaleko uretan. Zumaiako beteranoek parte hartu zuten bertan, eta zortzigarren postua lortu zuten. 

Kaiku Sestaoko arraun elkartea bere mendeurrena ospatzen ari da, eta horren barruan Julian Enrikeren oroimenezko XIV. traineru jaitsiera jokatu zuten atzo. Beterano, jubenil/misto, emakumezko eta senior mailan aritu ziren Ibaizabal ibaian.

Beteranoetan hemezortzi traineru aritu ziren, eta horien artean izan ziren Zumaiako Beteranoak. Zortzigarren postuan amaitu zuten zumaiarrek  Badok 13 A traineruan irabazitako estropada.