Beteranoen ligako azken proba puntuagarria jokatuko da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Beteranoak 2022ko uzt. 30a, 08:00

Getxon larunbatean jokatuko den traineru estropadarekin bukatuko da beteranoen La Salve traineru liga. 

Getxoko XVIII. Beteranoen traineru estropada jokatuko da gaur goizean. La Salve ligako azken proba puntuagarria izango da, eta jardunaldi hauek guztietan zehar ligan arituko diren 11 ontziez gain, antolakuntzak gonbidatutako beste lau ontzi ere arituko dira: Bilbao B, Iberia B, Mundaka B eta Plentzia B.

Arratsaldez Euskotren eta Eusko Label ligetako traineruak arituko diren estropada eremu berean jokatuko da beteranoen traineru estropada ere. Kasu honetan, bi luze egingo dituzte, ziaboga bakarrarekin. Hiru txandatan banatuta arituko dira ontziak: lehen txandan gonbidatuak arituko dira, eta hortik aurrera ligako sailkapen orokorraren arabera aterako dira. Zumaia bigarren txandako bigarren multzoan arituko da Pontejos, Mundaka eta Plentziarekin batera. Estropada 11:00etan hasiko, baina Zumaiaren txanda 11:20tik aurrera izango da.