Zortzigarren izan dira Zumaiako Beteranoak Orion jokatutako estropadan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Beteranoak 2022ko eka. 27a, 10:10

Badok 13 Arraunlari Beteranoen VIII. Estropada jokatu zen pasa den larunbatean Orion. ABE ligako estropada puntuagarria izan zen Oria ibaian jokatutakoa. 

Hamasei ontzik hartu zuten parte estropadan, ligan dabiltzan 11k, eta gonbidatutako beste bost traineruk. Zumaiako Beteranoak zortzigarren izan ziren Orion jokatutako estropadan.

Ez zen hau izan herriko ordezkaritza bakarra. Zumaiako eta Bilboko arraunlariek osatutako traineru bat aritu zen gonbidatu bezala. Hamabigarren postua lortu zuten, denbora aldetik ligako ontzi batzuek baino denbora hobea egin bazuten ere.

Ligako sailkapen orokorrean zazpigarren postuan dira Zumaiako Beteranoak 33 punturekin. Fortuna da lider 61 punturekin.