Jon Urresti zena omendu dute Zumaiako Beteranoek estropadaren aurretik

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Beteranoak 2022ko eka. 20a, 09:52

Zumaiako Beteranoek gogoan izan dute Jon Urresti laguna Zumaian jokatutako estropadaren aurretik. 

Zumaiako beteranoen traineruan aritu zen orain urtebete zendu zen Jon Urresti. Larunbatean jokatu zen Zumaiako Beteranoen IX. Banderaren aurretik omendu dute itsas kiroldegian egindako ekitaldian.

Herriko banderan hirugarren egin dute Zumaiako Beteranoek. Bandera Fortunak irabazi du.