Hirugarren Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia

Zumaiako Beteranoen taldeak 11:11 denboran osatu zuen estropada.

Igandean Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu zen Hondarribian eta Zumaiako beteranoen ontzia hirugarren sailkatu zen Badok 13ren eta Fortunaren atzetik. Guztira, hiru ontzik parte hartu zuten kategoria horretan, eta Badok 13k irabazi zuen txapelketa, 10:49, 13 denbora markatuta; zumaiarren ontziak, berriz, 11:11 denboran osatu zuen estropada.