baleike.eus

Zumaia Irisgarriaren galdetegiak paperean ere eskuragai

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Irisgarria 2017-05-18 19:28   Gizartea

Egun gutxian erantzun pila bat jaso dugu, hala ere lanean jarraituko dugu gehiago lortu ahal izateko.

Aste bat igaro da online bidez betetzeko galdetegiak zabaldu genituenetik eta oso pozik gaude herritarren partetik jaso duen erantzunagatik. Baina internet erabiltzen ez dutenak ere kontuan hartu nahi ditugu. Horregatik, galdetegiak herriko hainbat puntutan jarriko ditugu: Otezuri, Branka, Beheko Plaza Jubilatuen Elkartea, San Juan Egoitza eta Kukitxa Ekodendan bete ahal izango dira.

Online bete ahal izateko honako esteka honetan sartu beharko da:

Galdetegia (euskeraz)

Galdetegia (gazteleraz)


Jarrai dezagun guztion artean herri irisgarriago bat eraikitzen!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa