Irudi galeria erantsi du ZIIZek bere webgunera

Erabiltzailearen aurpegia ziiz 2018ko urt. 27a, 16:54

ZIIZ- Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroaren lantaldeak, irudi galeria bat erantsi du, www.ziiz.eus, bere webgunean. Lehendik daudenei beste hainbat irudi gehiturik osatua dago. Horrela, Zumaiako industri-ondareare aberatsen hainbat objektu eta dokumentu ezberdinen artean, 600 baino irudi gehiago ikus daitezke.bertan.

Galerian sartzeko “Irudiak” pestañan klik egin behar da. Enpresa bakoitzak bere bilduma dauka, eta behin enpresa batean sartu ezkero, irudi bakoitzaren gainean klik egin eta beste lehio batean tamaina handiagoan ikus daiteke. Gero irudian klikatu bildumara itzultzeko.

Galeria honekin, ZIIZek beste urrats bat ematen du. Lehenbizi, Zumaiako industrializazioaren nondik norakoak jasotzen dituen webgunea argitaratu zuen, gero herrian zehar egon ziren industriagune nagusietan banaturik hainbat panel informatibo jarri eta ondoren behin-behineko erakusketa bat ere antolatu zuen. Orain, irudien galeriarekin, Zumaiako industria-ondarea hobeto ezagutzeko koska bat gehiago egin dute gora.