1976ko maiatzean antolatu zuten Euskal Kultur Hamabostaldia Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Azkue Ibarbia 2022ko urr. 12a, 16:10

Beste herri batzuetan antzekoak 1975eko bueltan egin zituztela ikusita, Atzoko Prentsa Digitala webgunean Zeruko Argia aldizkarietan kultur gaiak begiratu, eta hantxe topatu dugu Zumaiako hamabostaldiaren egitaraua, 1976ko maiatzaren 16ko aldizkarian.

Azkenean jakin dugu noizkoa zen kartel hura, hemerotekari esker. Antolatzaileen izenik ez dakar testuak, baina lan ederrak hartu zituzten egitarau zabal hori lotzen! Bertsolariak, atletismoa, antzezlanak, zine forum saioa, hitzaldiak, berbena, erromeria, kantaldia, dantzaldia...

Inguruan 55 urtetik gorakoren bat baduzu, galdetu ea ekitaldi horietakoren batean parte hartu zuen! Ederra litzateke orduko argazki batzuk ere ikustea, ezta?

Informazioa emateko, idatzi xabier@azkue.eus helbidera.