Noizkoa ote kartel hau?

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Azkue Ibarbia 2022ko urr. 12a, 09:00

Aspaldiko kartel eder baten argazkia bidali berri digute, eta gutxienez zer urtetakoa den jakin nahiko genuke.

Antolatzailearen izenik edo ikurrik gabe, frankismo garaikoa ote?
Ikastolaren inguruko talderen batek bultzatutakoa?
Oargui elkartekoen ekimena izango al zen?

Tolosan antolatu zituzten izenburu bereko hamabostaldiak 1972an eta 1973an, eta era askotako jarduerak izan zituzten: bertsolariak, musika, dantza, zinema, olerkia eta arte garaikidea ere bai. 1974ko abenduan, berriz, Bergaran antolatu zuten beste euskal kultur hamabostaldi bat

Ea ingurukoei galdetu eta Zumaiakoari buruz argibideren bat lortzen dugun.
Informazioa xabier@azkue.eus helbidera bidali, mesedez.

Mila esker.