Mandarrasa edo panderreta

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Azkue Ibarbia 2021ko urr. 1a, 15:30
Arrantzale batzuk Hendaian, Bidasoa ertzean izkirak harrapatzen, atzean Hondarribia dutela. Argazkia: Inaxio Manterolak utzitakoa

Zumaian mandarrasa esaten zaion sareari "panderreta" deitzen diote Hondarribian.

Constantino Virtok Arrantzaleak liburuan azaltzen duenez, aparailu hau egiteko zaku bat, zurezko bi haga eta berun batzuk behar dira. Itsabeheretan erabiltzen zen garai batean, izkirak, karramarroak eta abar atzemateko.