Zumaiarrak 1921eko Kontxan

Erabiltzailearen aurpegia

Zumaiako trainerua, 1920ko hamarkadan (argazkia: Arantza Aizpurua Zinkunegik utzia).

Donostiako Euskal Itsas Museoak ateratako CIABOGA aldizkariaren 5. zenbakian ikusi dugu duela 100 urteko estropadan Zumaiak ere parte hartu zuela. Aldizkaria osorik hemen ikus daiteke, baina pasarte batzuk ekarri nahi izan dizkizuet.

Donostiako udal artxiboko agirien arabera, honako hauek osatu zuten Zumaiako "JEL" trinaua (izen-abizenak han dauden bezala):

Patroia: José de Aldalur
Arraunlariak: Joaquin Gómez Aizpurua, Antonio Aldalur Bidaurreta, Alejandro Larregui Larrañaga, Vicente Gómez Aizpurua, Agustín Aizpurua, Jose Salegui Araquistain, Julián Ichazabal, José Cruz Echave, José Manuel Galarraga Querejeta, Francisco Elosua, Luis Osa, José Miguel Esteibar eta Narciso Amilibia
Ordezkoak: José María Amas, Simón Urbieta eta Juan Cruz Urrestilla

Lehenbiziko txandan hartu zuen parte. Oriok irabazi zuen, gero Donostia sartu zen, eta zumaiarrak hirugarren, hondarribiarren aurretik. Bigarren luze oso ona egin omen zuten (La Voz de Guipúzcoa, 1921eko abuztuaren 23an):

Más atrás se desarrollaba otra enconada lucha entre Fuenterrabía y Zumaya. Los zumayanos, sin la remada larga, realizaron la misma maniobra que los de Orio. Cuando creyeron llegado el momento oportuno, remaron fuerte y mucho se aproximaron a los de Fuenterrabía, quienes, a pesar de ello fueron los primeros en iniciar el viraje. Pero al salir de éste, Zumaya empleó la <<champa>> con tal acierto y con tanta precisión, que la embarcación saltaba de ola en ola ofreciendo un precioso espectáculo… y dejando atrás a los de Fuenterrabía, que lucharon mucho por quitar el puesto a los zumayanos, sin conseguirlo, pues éstos les sacaron seis paladas de diferencia. (…)

Juan Jose Sarasola “LEXO”-k bertso berriak jarri zituen, eta horietako hiru ekarri ditut:

     -4-
Pasaia, Antxo eta Getari,
Zumaia, Ondarrabiyak,
Jose-Maritarra ta Oriyo
ziyoten estugarriyak,
danetan gizon balerosuak,
probatzera etorriyak;
kalte aundirik eztu izandu
Donostiyako erriyak.

     -6-
Markik onena Oriyok zuen,
Pasaiakua bigarren,
irugarrena Donostikua,
Getarikua laugarren,
bostgarrengo Zumaiakua,
diferentziyan alkarren,
bestiak ere portatu dira
aik aña egiñ ez arren.

     -16-
Biba Antxo ta Ondarrabiya,
nai zaitoztegu gora iyo;
biba Zumaia, zuretzat ere
badaukagu amoriyo;
biba Pasaia ta Getariya,
Donostiya ta Oriyo;
aurtengo fama jaso bezate
tokatzen zaion meriyo.