Euskara geu gara

Erabiltzailearen aurpegia

Hementxe duzue Torreberriko ekitaldian Esti Kortak irakurritako testu ederra. Hitzak Uxue Alberdirenak dira, Elgoibarko Izarra taldeak eta Elgoibarko Udalak antolatutako "Euskara ala ezkara" ziklorako prestatutakoak.

Euskara-ezpada-kezka da.

Euskara ez bada festa-da kezka.

Euskerara-eusten gara.

Eztenkada-herrenkada-hasten bada-eustengara-euskerara.

Euskera-heztera-euskera-jestera-jestera-hestera-euskera-heste da-ez gera-bezpera-ez gera ertz bera-ez, keba-beste da-euskera-eske da-euskera-aske da.

Aske da-hats bera-bagera.

Hats bera-hastera.

Astero-ostera-hastera-ospera!-ostera-hots bera-hortz bera-hotz bera-hortxe da-ostera.

Euskera-ez uztera-ez hustera-ezuste da-ez huts bera-funts gera-euskera-uztera-zurtz gera.

Ezpada-euskara-ez gara.

Euskara-euskera-eskuare.

Eskuare-eskualde-esku galde-esku golde-esku molde-esku olde. Eskuare-esku gabe-estu gare.

Euskara-eskua da-prestu gara-testu gara-kexu bada-mezu gara-jestua da-sexua da-euskara.

Sexua da-ze sua da-ze zu zara-euskara.

Ezpada-euskara-ez gara.

Ezpada-euskara-beltz gara.

Ezpada-euskara-ertz gara.

Euskara-festa da-euskara-extra da-euskara-neska da-euskara-kezka da-euskara-vespa da-badaezpada-ez ta ba-ezta bi-ez tabu.

Euskara-ez bada-ez gara.

Euskara-geu gara.