Maiatzaren 12an, 'Basa'

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 12an Miren Amurizaren Basa eleberria iruzkinduko dugu irakurle-taldean. Nobela labur, zehatz, indartsu eta basa honek baditu hainbat hari tira egiteko, eta horretan saiatuko gara –gauzak ondo!– betiko lekuan, betiko orduan. Oraindik ez dakigu egileak gurekin elkartzerik izango ote duen, baina jakin bezain laster emango dizuegu aditzera. 

Programazio-aldaketa baten ondorioz hautatu dugu Basa eleberria. Raymond Carverren Zertaz ari gara maitasunaz ari garenean geneukan hitzartuta maiatzerako baina, itxialdia medio, ez da lortzen liburu erraza, eta horrexegatik aldaketa. Dena dela, Basaren irakurketa galduezin horietako da, beraz, animatu eta arrimatu gure taldera.

Azpian duzue liburuari buruzko bazka pixka bat:

-Miren Amuriza Ahoz ahon
-Egileari elkarrizketa Argian
-Elkarrizketa Euskadi Irratiko Arratsean saioan

-Kritikak

Eutsi goiari, irakurle!