Otsailean, 'Aitaren Etxea'

Erabiltzailearen aurpegia

Otsailaren 11an Karmele Jaioren azken eleberriaz mintzatuko gara irakurle-taldean.  

Gizonezko idazle bat protagonista nagusi, maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Aitaren etxea. Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere. 

Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da Moila gelan eta edonorentzat zabalik egongo dira ateak.

Hemen aurkituko duzue liburuari buruzko informazio osagarria:

-Ahoz aho saioko elkarrizketaren bideoa
-Kritikak
-
Arratsean irratsaioko elkarrizketa