Beñat Sarasola irakurle taldean

Erabiltzailearen aurpegia

Urriaren 8an Beñat Sarasolarekin mintzatuko gara irakurle-taldean. Haren azken lana izango dugu hizpide: Deklaratzekorik ez nobela. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da Alondegiko "Moila" gelan eta ateak zabalik egongo dira interesa duen edonorentzat.

Udaberrian eman zuen argitara Susa argitaletxeak Deklaratzekorik ez nobela.

Puskatu ezin duen iraganaren zamarekin bizi da Beñat Sarasolaren lehenengo nobelako protagonista. Ez baita erraza iragana ahaztu nahi baina utzi ezin duenaren bizimodua. Militante politiko inplikatua izana gaztetan, inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90etako mundu gatazkatsu harekiko destaina azalduz. Udal liburutegian lan egiten du, lagun arteko giroa gordetzen du azaletik bada ere, gaitzak erasandako aitaren zaintzaz arduratu behar du, harreman afektibo korapilatuak ditu —bere bikoteak Madrilen egingo duen masterrak distantzia fisikoa dakarkio bestela ere arrakalatua dagoen harremanari—, eta gutxienik espero duenean atzera bere iraganera ainguratuko duen elementu apurtzailea izango da Poliziaren agerpena. Ertz oso garratzeko protagonista dakarkigu Sarasolak Deklaratzekorik ez eleberrian, bere buruarekin eta inguruarekin bakean bizitzea lortzen ez duen pertsonaiaren bitartez egungo gizartearen erretratu bat eskainiz.

Hemen dituzu aurkezpen eguneko bideoak:

https://www.youtube.com/watch?v=AMbxvBX710o
https://www.youtube.com/watch?v=317hU4gvqQw

Zenbait elkarrizketa:

-Idazlea Ahoz aho telebista-programan
-Idazlea Artefaktua telebista-programan

Liburuari buruzko kritikak.