"Dantza eta jolasak familian" 2 urtetik 6 urtera arteko haurrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2022ko mar. 16a, 17:09

Martxoaren 19an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan Dantza eta jolasak familian saioa izango dugu Torreberrin Arantza Iglesiasen eskutik Txiribuelta elkarteak antolatuta. 2 urtetik 6 urtera arteko haurrei zuzenduta, harreman afektiboak jarriko dira erdigunean.

Martxoaren19an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan Dantza eta jolasak familian saioa izango dugu Torreberrin.

Dantza familian saioek harreman afektiboak errazten dituzte. Egunerokotasunak askotan ez digu kalitatezko topagunerik uzten. Horri erantzun bat emanez sortu da proposamen hau. Gorputzaren bidezko komunikazioak lotura osasungarriak eskaintzan dizkigu. Dantza, jolasaren ikuspegitik helduta, tresna ederra da emozioak, komunikazioa eta gorputzaren kontzientzia lantzeko ondo pasatzearekin batera.

Interesa izanez gero, txiribueltaelkartea@gmail.com helbidean eman dezakezue izena, plaza mugatuekin baita.

Saiorako arropa erosia eta ur botilatxo bat eramatea komeni da.

Animatu eta familian parte hartu!