2022ko bazkidetza kanpaina eta tailer irekia

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2022ko urt. 10a, 18:00

Txiribuelta elkarteak bazkidetza kanpaina abiatu du. Bi ekintza nagusi antolatu ditu kanpainaren barruan: tailer irekia larunbatean eta batzar orokorra hilaren 21ean.

Urtarrilean, urtero legez, bazkidetza-kanpaina antolatu du Txiribuelta elkarteak. 

Bazkide berriek bi bide dituzte izena emateko: txiribueltabazkidetza@gmail.com helbidera idaztea edo ondorengo formulario hau betetzea. Aurten Txiribueltaren funtzionamendu normalera bueltatzea nahi dugunez 30 euroko urteko kuota berrezartzea pentsatu dugu. Beraz, kide izaten jarraitzeko edo kide berria izateko nahikoa izango da familia bakoitzeko 30 euroko diru-sarrera egitea ondorengo kontu korronte honetan: ES0330350037410370048305 (Laboral kutxa). 

Bazkidetzarekin lotuta, urtarrilaren 15ean tailer irekia egingo dugu Torreberrin goizeko 11etan hasita. Bertan hainbat jarduera egingo ditugu (aurpegi margoketa, eskulanak, ponpa erraldoiak...) eta Pello Añorga ipuin kontalaria ere bertan izango da. 

Era berean, Batzar Orokorrerako data ere jada jarria dago. Urtarrilaren 21ean izango da Alondegian arratsaldeko 18:00etan .

Animatu eta familian parte hartu!