"Azalerako ipuinak" 6 hilabetetik 3 urtera arteko haurrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2022ko urt. 11a, 09:00
Urtarrilaren 14an, ostirala, arratsaldeko 17:00etan Azalerako ipuinak saioa izango dugu Txiribuelta elkarteak antolatuta. 6 hilabetetik 3 urtera arteko haurrekin egingo den masaje bidezko kontaketa da.
Txiribuelta elkarteak urte berria ekintza berri batekin hasiko du. Pandemia garaian etxeko txikienek ez dute aukera askorik izan gure ekintzetan parte hartzeko; hori dela-eta, aspalditik buruan geneukan tailer bat antolatu dugu. Urtarrilaren 14an, ostirala, arratsaldeko 17:00etan Azalerako ipuinak saioa izango dugu Alondegiko erakusketa gelan Saroa Bikandik gidatuta.
6 hilabetetik 3 urtera arteko haurrekin egingo den masaje bidezko kontaketa da, heldu bat eta haurra izango dira partaide. Ordu erdiko saioa izango da.
Interesa izanez gero, txiribueltaelkartea@gmail.com helbidean eman dezakezue izena, plaza mugatuekin baita.
 
Animatu eta familian parte hartu!