Amatasunaren inguruko solasaldi irekia izango da etzi

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2021ko abe. 7a, 11:20

Amatasunaren inguruko solasaldia egingo da ostiralean Emakumeon* etxean. Herritar guztiei zuzendutako saioa izango da.

Azken urteetan ohikoa izan den moduan, aurten ere Txiribuelta elkarteak Emakumeon* Etxearekin batera hausnarketarako espazio bat zabalduko die amei. Hitzordua ostiral honetan izango da, 18:00etan hasita Emakumeon* Etxean. Bertan, bakoitzak bere bizipen eta pentsamenduetatik amatasunaren inguruan gogoeta egin, eta kezkak eta iritziak elkarbanatzeko aukera izango du. Saioan edoskitze aholkulari bat ere egongo da, edoskitzeari buruzko edozein zalantza argitzen laguntzeko.

Animatu eta familian parte hartu!