"Haur txikiei ipuinak kontatzeko aholkuak" Pello Añorgaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2021ko aza. 28a, 17:47

Datorren astelehenean, hilak 29,  Pello Añorga ipuin-kontalari eta idazleak gidatuta Haur txikiei ipuinak kontatzeko aholkuak saio teoriko-praktikoa izango da Alondegiko erakusketa aretoan.

Txiribuelta elkarteak 0-6 urte bitarteko umeen familientzat eta hezitzaileentzat Haur txikiei ipuinak kontatzeko aholkuak saio teoriko-praktikoa antolatu du. Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalaria izango dugu gurekin. Azaroaren 29an, astelehenez, 18:00etan hasiko den bi orduko saioan, ipuinen kontaketarako oinarrizko gakoak izango ditugu hizpide. 

Animatu eta familian parte hartu!