'Haurraren mugimendu librea' hitzaldia larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2021ko aza. 1a, 13:38

Haurren garapen egokirako, funtsezkoa da mugimendua eta jolas librea bermatzea. Horren inguruko gehiago jakin, ikasi eta esperientziak konpartitzeko solasaldia prestatu dugu larunbat honetan Torreberriko azken solairuan 11:00etatik aurrera.

Txiribueltak haurraren ongizatea ardatz hartuta, familientzako tailer berri bat antolatu du. Haurreskolako bi hezitzaile adituk gidatuta, bizitzako lehen etapetan txikienekin jarraitu beharreko urratsak izango ditugu hizpide.

Laster umea izango duten familiei edota haur txikiak dituztenei zuzendutako ekintza izango da batez ere.

Ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea.

Ume txikiekin gerturatzeko aukera egongo da beraientzako materiala egongo baita.

Udaletik jakinarazi digutenez, matxura bat tarteko, Torreberriko igogailua ez da erabilgarri egongo. Hori dela-eta, txikienekin doazenek ezingo dute gora igo haurtxoentzako aulkirik.

Animatu eta familian parte hartu!