'Altxorraren bila familian', 2-6 urte arteko haurren familientzat

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2021ko urr. 21a, 09:00

Larunbat honetan, hilak 23, goizeko 11:00etan Torreberri kanpoan batuko gara Altxorraren bila familian aritzeko. 2-6 urteko umeen familiei zuzendutako ekintza da. Ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea.

Pixkanaka-pixkanaka badirudi normaltasunera hurbiltzen ari garela, eta Txiribueltan ere bide berean goaz. Larunbat honetan, hilak 23, goizeko 11:00etan Torreberri kanpoan batuko gara Altxorraren bila familian aritzeko. 2-6 urteko umeen familiei zuzenduta egon arren, nahi duena hurbil daiteke. Torreberrin batu eta misterioan murgilduta, pistek bideratuko gaituzte sari preziatuaren bila.

Haur txikienek gurasoen laguntza beharko dute, ez baita ibilbide irisgarria izango. Ekintza irekia izango denez, Txiribueltakoak ez direnek ere parte hartzeko aukera izango dute. Antolatzaileei lana errazteko, ezinbestekoa izango da izena ematea (txiribueltaelkartea@gmail.com helbidera idatzita) kide kopurua zehaztuz.