'Rihnaren bihotz taupada', familia aniztasuna ardatz

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2021ko urr. 14a, 16:00

Bea Ibañez orozkoarrak ama bakarra izatearen prozesua ipuin bihurtu du Rinharen bihotz taupada lanean. 

Bere alabari haren sortze-prozesuaren berri ematea izan arren bere asmoa, guraso bakarreko familia-eredua ikustaraztea izan du helburu nagusi.

Larunbat goizean, Alondegiko erakusketa gelan 2 urtetik gorako ume eta familientzako aurkezpena eta kontaketa izango da Txiribuelta elkarteak antolatuta. Saio hasieran, familia aniztasuna lantzeko materiala eta ipuinak erakutsiko dizkie bertaratutakoei. Amaieran, galderak egiteko tartea egongo da.             

Guraso.eus atarian duzue egileari proiektuari buruz egindako elkarrizketa.

Bertaratu ezin dutenek Mandala papertegian dute liburua salgai.

Animatu eta familian parte hartu!