Txiribueltako kideak hondartza garbitzen

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2021ko eka. 7a, 14:08

Ingurumenaren Nazioarteko Egunean hondartza garbiketa tailerra antolatuko genuen. Goiz pasa zoragarria hondartzan gure ondasun naturala zaintzen dugun bitartean.

Larunbat honetan, Ingurumenaren Nazioarteako Eguna zela eta, 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten familiek osatzen duten Txiribueta elkarteko hainbat kide Itzurungo hondartzan batu ginen. Bertan, etxeko txikienekin bertako bazterrak arakatu eta garbiketan aritu ginen. Hondartzako ontziak eskuetan denetariko zaborrak bildu genituen. Batu ostean, errefusa eta ontzien arteko sailkapena egin genuen.

Iazko etenaren ostean, aurtengo lehenengoa hondartza garbiketa burutu dugu. Garrantzitsua iruditzen zaigu beste hainbat balore bezala, haurrek etxetik jasotzea ingurumenarekiko ardura eta kontzientziazioa.