HH4 eta HH5eko umeentzako 'Kantu kantari' saioa

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2021ko mai. 14a, 13:19

Txiribuelta haurren eta familien garapenerako elkarteak eta San Pedro abesbatzako zuzendari Amaia Aldalurrek Kantu kantari saioa antolatu dute Zumaiako Udalarekin elkarlanean.

Umeek elkarrekin abesteko aukera izango dute, abesteak sortzen duen poza elkarbanatuz eta elkarrekin gozatuz.

Maiatzaren 22an, larunbatean, izango da saioa. Haurrak, adinaren arabera, bi taldetan banatuko dira: HH5ekoak 09:45ean batuko dira eta HH4koak 10:45ean.

Alondegiko beheko erakusketa-gelan giro lasai eta goxo batez gozatzeko aukera izango dute haur txikiek eta euren gertukoek.

Interesa duen oro parte hartzera gonbidatzen du Txiribuelta elkarteak. Plaza mugatuak direla-eta, ezinbestekoa da aurrez izena ematea kide kopurua aipatuz, txiribueltaelkartea@gmail.com helbidera mezu bat idatzita. 

ANIMATU ETA FAMILIAN PARTE HARTU!