Martxoak 8 - 2020

Amatasunaren inguruko solasaldi irekia

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2020ko mar. 4a, 10:13

Emakumearen astea dela eta, amatasunaren inguruko solasaldia egingo da larunbatean. Herritar guztiei zuzendutako saioa izango da.

Larunbat honetan Txiribueltak Emakumeon* Etxearekin batera hausnarketarako espazio bat sortzea pentsatu dugu. Bertan, bakoitzak bere bizipen eta pentsamenduetatik amatasunaren inguruan gogoeta egin, eta kezkak eta iritziak elkarbanatzeko. Saioan edoskitze aholkulari bat ere egongo da, edoskitzeari buruzko edozein zalantza argitzen laguntzeko.