Larunbateko balorazio positiboa egin dute Txiribuelta Elkarteko antolatzaileek

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2018ko urt. 18a, 10:33
Pasa den larunbatean, Torreberrin, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat zuzenduriko tailer irekia antolatu zuen Txiribuelta Elkarteak. Bertan, 2 urte arteko haurrentzat altxorraren kutxa prestatu zuten, eta 2 urtetik 6 urte bitarteko haurrentzat, zankoak, ponpak eta aurpegi margoketa. Azkenik, Ekain-Txou-en ikuskizuna izan zen. 
"Jende mordoxka azaldu zen larunbatean Torreberrira. Haur eta gurasoek familian parte hartu, eta Ekain-Txoun emanaldian gozatu egin zuten", aipatu dute antolatzaileek. Hemen tailerreko argazki batzuk.