Txiribueltaren 2018 urteko bazkidetza kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2018ko urt. 8a, 11:40

"Txiribuelta haurren eta familien garapenerako elkarteak", 0 eta 6 urteko bitarteko haurrak dituzten familien topaguneak, 2018ko bazkidetza kanpaina martxan jarri du.

"Txiribuelta" 0 eta 6 urte bitarteko haurrak eta beren familiak biltzen dituen elkartea da. Famili arteko komunikazio bide berri bat zabaldu nahi dugu. Bertan, bakoitzaren esperientziak, bizipenak eta trebetasunak baliatzen ditugu guztiontzat aberasgarri izan daitezen. Horretarako, hainbat tailer, hitzaldi, irteera eta mahai-inguru antolatzen ditugu urtean zehar. 

Izen emate orriak Alondegian eta Turismo bulegoan aurki daitezke urtarrilaren 2tik aurrera. Behin familiaren datuak beteta, bi leku hauetako batean utz daiteke, diru sarreraren ziurtagiriarekin batera. Matrikulazioa 30 euro ordaindu behar da familiako.

Bertaratu ezin duenak txiribueltabazkidetza@gmail.com helbidera idatzi besterik ez du.

Izen-emate orriak urtarrilaren 20a arte utzi ahal izango dira Alondegian edo Turismo bulegoan. Baina bazkidetza zabalik izaten dugu urte guztian helbide elektronikoan.

Hemendik, urteko lehenengo Batzar orokorrera gonbidatu nahi ditugu bazkide guztiak. Urtarrilaren 26an izango da batzarra, Beheko Plazako pentsiodunen egoitzako 2. pisuan, arratsaldeko 6etan.

ANIMATU ETA FAMILIAN PARTE HARTU!