Agur 2017. Kaixo 2018.

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2017ko abe. 27a, 18:09

Txiribuelta haurren eta familien elkarteak MUSIKA TAILER berezi batekin emango dio amaiera 2017 urteari, NEREA GOIKOETXEA eta ZUMAIAKO MUSIKA BANDAREN eskutik.

Hainbat eta hainbat jarduera antolatu ditu Txiribuelta elkarteak 2017 urtean. Urteari hasiera emateko SOKA ZIRKO TAILER IREKIA antolatu zuten eta urtea amaitzeko, larunbatean, MUSIKA TAILER BEREZI bat antolatu dute bazkideentzat. Tartean, hilabetero, gutxienez tailer batez gozatzeko aukera izan dute bazkideek.

MUSIKA TAILER hau, NEREA GOIKOETXEAk eramango du aurrera. Goikoetxeak Musikoterapian masterra du eta 0-3 urtekoentzako musika irakaskuntzan aditua da, besteak beste. Erritmoa, psikomotrizitatea, dantzak, errezitauak, kantua, ipuinak eta instrumentuak uztartzen saiatuko da larunbatean.

Gainera, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute, ZUMAIAKO MUSIKA BANDAREN eskutik.

Honekin batera, elkarteko zuzendaritzatik gogoarazi nahi dute, urtarrilaren 2an emango zaiola bazkidetza kanpainari hasiera eta hilaren 20a arte iraungo duela. Hala ere, urte guztian dago zabalik bazkidetzeko aukera. Edozein zalantzetarako txiribueltabazkidetza@gmail.com helbidera idatzi daiteke.