Arraun estropadez beteta dator asteburua

Erabiltzailearen aurpegia
Arraun estropadez beteta dator asteburua
Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da bihar eta etzi Pasai Donibanen. Bihar, larunbata, sailkatze estropada izango da, 16:30ean hasita, eta igandean, 10:00etan finalak. Zumaiak zazpi batel aterako ditu bihar. Maila bakoitzetik bihar aurreneko lau sailkatuek jokatuko dituzte finalak igandean, eta beste laurek Federazio Saria. 
Bihar bertan, traineru estropada izango da Donostian, eguerdian, 12:30ean. Gipuzkoako Arrantzale Kofradiak 100 urte betetzen dituela eta antolatu da estropada. Han izango da Telmo Deun, bigarren txandan, Donostiarra eta San Pedrorekin lehian. 1. kalea tokatu zaigu... Iazko ligetako sailkapenen arabera osatu dituzte hiru txandak. 
 
Azkenik, igandean, herrian bertan izango dugu estropada, San Telmoetako Trainerilla sari mitikoa. Emakumezko (VI. edizioa) eta gizonezko (35. edizioa) lehian, honela banatuta: emakumeetan Hernani eta Zumaia txanda batean, eta Orio eta San Juan bestean. Gizonetan, bi Zumaiak batean; Getaria eta Zarautz bestean; San Juan eta San Pedro beste batean; eta Hondarribia eta Orio laugarrengoan. Txanden hurrenkera eta kale zozketa estropadaren aurretik egingo da. 17:00etan hasiko da estropada. 
 
Eta gogoratu, arraun elkartearen zozketa egingo dela estropadaren ondoren. Ohi bezala, Endañeta eta Mardu laguntzaile ditugula, otar eder askoa eta gailu sorta oparoa prestatu dizkigute. Ez galdu aukera azkeneko zenbakiak erosteko!!