Telmo Deun arraun elkarteak ohiko batzarra egingo du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2018ko ots. 22a, 09:31

Telmo Deun arraun elkartearen ohiko batzarra egingo da bihar, ostirala, Branka eraikinean. 19:00etan lehen deialdian egingo da eta ordu erdi geroago, 19:30ean, bigarrengoan. Aurrekontuak errepasatuko dira, klubaren kirol egoera azalduko da eta galderak egiteko aukera zabalduko da. 

Bestalde, larunbatean, 10:00etatik aurrera, Gipuzkoako batel ligako jardunaldia jokatuko da Zumaian. Ia 100 batel izango dira lehian, horietatik 10 Zumaiakoak.