Telmo Deunen zozketako zenbaki sarituak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2017ko uzt. 2a, 21:23

Joan da Arraunaren Asteburua, eta oso balorazio ona egiten dugu Zumaiako Arraun Elkartetik. Ostiraleko aurkezpena, eta larunbat-igandeko bi estropadak ondo atera dira, eta zozketan eta arropa erosten ere jende asko ibili da, bakoitza bere ekarpen ekonomikoa eginez rifak eta erropa erosten.  

Itsaski sortaren zozketa ere egin da igande honetan. Lehen otarraren irabazlea 0619 zenbakia izan da (ordezkoa: 1770). Bigarren otarraren irabazlea 1181 zenbakia (ordezkoa: 0939). 48 orduko epea dute saridunek bere saria jasotzeko.