Nerea Mendizabalen hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Telmo Deun guraso elkartea 2022ko mai. 11a, 12:22

Maiatzaren 9an, astelehenean, Nerea Mendizabal gure artean izateko aukera izan genuen. Ziberadikzioen gaia abiapuntutzat izanik, bere egunerokotasunean oinarri duen Komunikazio ez bortitzetik abiatuta etxean izan ditzakegun gatazkei beste begirada bat jartzen lagundu zigun Nereak.

Nerabeak pantailen “adikzio” horien atzean zer behar asetu nahian dabiltzan ikusi, eta geure etxean eta geuri zer eragiten digun kontutan hartu eta geuk ere ezetz esaten diegunean zer behar betetzen ari garen aztertu behar dugula iradoki zigun. Debekuetan baino elkar ulermenean oinarrituz. Ziberadikzioa izan arren gaia, eguneroko ohiko “gatazketan” eman beharreko pausoak izango lirateke, elkar entzuketa eta ulermena, baita geure buruarekiko enpatia ere. Egiten duguna, une horretan egin dezakegun onena izango baita. Kantak ere oparitu zizkigun Nereak eta jarraian dituzue ikus ditzazuen.

Ezin amaitu Nereari eskerrak eman gabe, beti bezala, plazer bat izan baitzen Nerea gure artean izatea. Mila esker Nerea!!