Larunbatean, herri batzarra eta bazkaria egingo ditu Sortuk

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2016ko eka. 21a, 15:49
Larunbat honetan, ekainaren 25ean, herri batzarra egingo da goizeko 10:00etan Alondegian. Alde batetik, Ezker Abertzaleak egin duen Abian prozesutik ateratako ondorioak azalduko dira. Bestetik, Sorturen birfundazioaren nondik norakoen berri eman nahi da. Dena ordea ez da hausnartzea eta burua nekatzea izango, horregatik, 14:00tan aspaldiko partez bazkaritxo bat egiteko asmoa dugu. Giro ederrean, iritziak elkartrukatzeko aukera ederra izango dugu. Bazkaltzera etortzeko asmoa baldin baduzu, Inpernupen izango duzu izena emateko aukera.