Aste Santuan egingo diren elizkizun eta ospakizunen berri eman du San Pedro Parrokiak

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Parrokia 2022ko api. 3a, 09:00

Aste Santuaren atarian gaude. Hau dugu zalantzarik gabe, kristauon Aste Nagusia. Hausterre egunean hasi genuen Garizuma: gure egoeraz konturatu eta Pazkorako bideari ekiteko garai egokia.

Pazkoa, “heriotzatik” bizira igarotzeko aldia dugu. Garizumako bihotz-berritze bidea egin ondoren, Jainko Aitaren errukiaren pozetan ospatuko dugu Pazko misterioa, Jesu Kristoren Heriotzaren eta Piztueraren misterioa.

Guztiok gonbidatzen zaituztegu, hemen aurkezten ditugun ospakizunetan parte hartzeko ahalegina egitera, baina bereziki gonbidatzen zaituztegu Larunbat Santuko Pazko Gaubeilara, urte osoko garrantzi goreneko ospakizunera.

Ospa dezagun gogo biziz Aste Nagusi hau. Ospa dezagun Pazkoa, aldaketaren garaia, gauetik Egunera, ilunetik Argira, heriotzatik bizitzara igarotzea.

Ospakizunak

Apirilaren 10a, Erramu Igandea

Zumaian

  • Larunbatean, 19:00etan, ospakizuna parrokian.
  • Igandean, 11:00etan, Goiko plazan: bedeinkapena eta prozesioa parrokira.
  • Asteartean, apirilak 5ean, 20:00tan, adiskidetze sakramentuaren ospakizuna Zumaiko parrokian.

Oikian

  • Larunbatean, 19:00etan, ospakizuna elizan.
  • Igandean, 11:00etan, ospakizuna elizan.
Apirilaren 14a, Ostegun Santua

Zumaian

  • 9.30etik 11.30era adiskidetze sakramentua Zumaiako parrokian.
  • 19:00etan, elizkizuna (elebitan).
  • 21:30ean, otoitzaldia.

Oikian

  • 17:00etan, elizkizuna.
Apirilaren 15a, Ostiral Santua

Zumaian

  • 10:00etan, Gurutze Bidea, Goiko plazatik Arritokietara.
  • 18:00etan, elizkizuna (elebiduna), eta haren bukaeran hilobiratzea eta prozesioa.

Oikian

  • 17:00etan, elizkizuna.
Apirilaren 16a, Larunbat Santua

Zumaian

  • 21:00etan, elizkizuna.
Apirilaren 17a, Pazko Igandea

Zumaian

  • 10:30ean, Arritokietan, Resurrexit.
  • 11:00etan, parrokian, meza.

Oikian

  • 9:45ean, elizkizuna.