Zumaiako parrokiako elizkizunak maiatzaren 11n hasiko dira, behar diren babes neurriak hartuta

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Parrokia 2020ko mai. 10a, 09:38

Zumaiako San Pedro Apostolua parrokiako elizkizunak maiatzaren 11n hasiko dira berriro, behar diren osasun neurriak gordeta, ondorengo ordutegi eta jarraibideekin.

1. Elizkizunen ordutegiak hauek izango dira:
◦ Astelehenetik ostiralera 19:00etan.
◦ Larunbat arratsaldetan 19:00etan, igandeko meza.
◦ Igandetan 11:00etan.

2. Hileta elizkizunak, maiatzaren 24rarte, Arritokietan eta senitartekoekin bakarrik izango dira, arratsaldeko 17:00etan. Aforoa 16 pertsonetakoa izango da.

3. Elizara maskararekin etortzea eskatzen dizuegu.

4. Elizako ate nagusia zabalik egongo da beti. Ezinbestekoa izango da, sartzean eta
ateratzean eskuak garbitu eta esertzeko laguntzaileen oharrak jarraitzea.

5. Igogailuko sarrera irekita egongo da. Igogailua bakarka erabili behar da. Mendekotasuna duten pertsonak beste norbaitekin erabili ahal izango dute, elkarrekin bizi badira. Ezinbestekoa izango da, igogailua erabili aurretik, eskuak garbitzea.

6. Iparreko atea itxita egongo da.

7. Lehenengo fasean 82 pertsonentzako lekua egongo da, elizararen aforoaren %20a, ezinbestekoa 2 metrotako segurtasun distantzia mantentzeko.

8. Eserleku guztiak banakoak izango dira. Elkarrekin bizi direnak ere banaka eseri beharko dira. Neurri hau ezinbestekoa da inguruan eserita dauden pertsonekin bi metrotako segurtasun distantzia bermatu ahal izateko.

9. Korua itxita egongo da. Bertan organista eta abeslaria bakarrik egongo dira.

10. Jaunartze garaian denak bere lekuan mantenduko dira, ez da jaunartzerako lerrorik egingo. Apaizak eta laguntzaileek, eskuak garbitu ondoren, komunioa norberaren postura eramango dute.

11.Elizkizunen ondoren eserlekuen desinfekzioa egingo da.

12.Gotzainak igandeko prezeptua betetzearen salbuespena luzatu du. Osasunagatik arriskua duenak hobe du oraingoz etxean geratu eta meza telebistaz ikusi. Adinduei, igandean baino, astegunetan edo larunbatetan etortzea gomendatzen diegu.

Oikian eta Aizarnazabalen hurrengo fasean hasiko dira igandeko elizkizunak.