Salbearen entsegurako deialdia

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2021ko ira. 4a, 09:10

Datorren asteartean Parrokian ospatuko den elizkizunean eskainiko den Antonio Truebaren Salve Regina obra abesteko koruko partaide ohiei deialdia

Oporrak amaitu ondoren datorren astean ekingo diogu San Pedro abesbatzako kideok kurtso berriari. Ohitura den moduan, Antonio Truebak 1884. urtean idatzitako Salve Regina izango da eskainiko dugun lehen obretako bat. Hau abesteko, azken urteetan ohitura bihurtu den modura, deialdia zabaldu nahi diegu koruko partaide izandakoei beraien ahotsak gurekin uztartzeko. Entseguaren datuak:

DATA: 2021/09/06 ASTELEHENA

ORDUA: 20:30

LEKUA: SAN PEDRO PARROKIA (KORUA)

OSASUN EGOERA MEDIO EUSKAL HERRIKO ABESBATZEN ELKARTEKO PROTOKOLOA JARRAITU BEHARKO DA (DISTANTZIAK ETA MUSUKOAK ABESTEKO)

Esan baita ere, elizkizunean beste egile ezberdinen (J. Busto, E. Rentz, F. Schubert, J.M. Beobide) lanak eskainiko ditugula.