Salvearen entsegua

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2020ko abu. 31a, 21:46

Antonio Truebak idatzitako Salve Regina obra abestu dutenei deialdia egiten diegu irailaren 7an gurekin abesteko.

Aurtengo egoera berezia dela eta aurten irailaren 7ko ospakizuna parrokian burutuko da. Horregatik eta bete beharreko neurri guztiak bermatzeko entsaioa ere parrokia bertan egingo dugu. Asteazkenean izango da 21:00etatik aurrera. Honen bitartez deialdia zabaldu nahi diegu, aurreko urteetan bezala, Antonio Truebaren "Salve Regina" obra abestu nahi duten abeslari ohiei.