Kantuz, abesten jarraitu nahi dugu...

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2020ko uzt. 13a, 09:40

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak bultzatutako ekimenean parte hartu dugu San Pedro abesbatzako kideek.

Azken hilabeteetan, itxialdia medio, ezin izan dugu elkarrekin abestu. Orain, "normaltasunaren" bide honetan, berreskuratu ditugu entsaioak, nahiz eta distantziak handitu egin diren. Ezin dugu ahaztu bizitakoa eta bertatik sortutako hainbat ekimen. Musika behar dugulako, handik eta hemendik ekintza ezberdinak jasotzen hasi ginen, aurretik egindako grabaketak eta baita etxetik egindakoak ere.

Gipuzkoako Abesbatzen Federaziotik horrelako ekimen bat bultzatzea erabaki zen eta horretarako "Kantuz" abestia aukeratu zen. Kantuz sortu nahiz eta, kantuz nahi bizi... hitz egokiak talde ezberdinetako abeslariak elkartzeko. Onartu behar dugu ez zitzaigula erraza egin: taldean abestera ohituta, ondokoak entzunez eta zuzendariaren keinuak jarraituz eta gainera guztia grabatu beharra...

Teknologiaren laguntzarekin dena batzeko aukera izan da eta hemen duzue guzti honen emaitza!