Luberri eta San Pedro abesbatzen emanaldia izango da bihar Komentuan

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2019ko aza. 21a, 17:02

Urriaren amaieran San Pedro abesbatzako kideok Donostiako bidea hartu genuen bezala larunbatean Luberri abesbatza entzuteko aukera izango duzue.

Antigua-Luberri ikastetxeko Guraso Elkartearen ekimenez sortua, hainbat estiloetako kontzertuak eskaini ditu azken hamaika urteetan. Oso errepertorio ezberdinak landu dituzte, kontzertu "serioagoak" eta baita Antiguo Auzoko festetan eskainitako emanaldiak.

Kontzertua San Pedro abesbatzaren emanaldi txiki batekin hasiko da, bertan errenazimenduzko musikako eta folkloreko adibide bana entzuteaz gain guretzat Eva Ugaldek eta Iker Gonzalezek idatzitako bi abesti entzuteko aukera izango duzue. Ondoren Luberrikoen txanda iritsiko da, musia sakrotik abiatuko dira, gerora gaur egungo musika eskeiniko digutelarik. Hauek barne, Luberri abesbatzako zuzendari den Junkal Guerreroren "Ondarretatik" eta "Etorkizuna". Kontzertuari amaiera emateko bi taldeak batera hiru abesti eskainiko dizkigute, gizonen ahotsetan Iker Gonzalezen Ubi Caritas, emakumeen ahotsetan Junkal Guerreroren Rederak eta azkenik denok batera Javi Bustok moldatutako Nerea izango zen.

Musikaz gozatzeko aukera ederra Komentuan (19:00)