Arritokietako Salberako entsaioa

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2019ko abu. 29a, 10:09

Antonio Truebak idatzitako Salve Regina obra abestu dutenei deialdia egiten diegu irailaren 7an gurekin abesteko.

Gertaera konkretu batentzat idatzia izan bazen ere, kolera izurrite batek Zumaian eragin txikia izan zuela alegia, ohitura bihurtu da irailaren 7an Antonio Truebaren lan hau abestea. Parte hartu nahi duten abeslari ohiei deialdia zabaltzen zaie asteartean 20:45etatik aurrera Musika Eskolan burutuko den entsegura.